ZALDIBIAN ENERGIA KOMUNITATEA ERATZEKO PROZESUA

HITZALDIEN AKTAK [EKAINAK 5-19 | 2024 | UZTAILAK 10]

2024ko ekainaren 5a​
2024ko ekainaren 19a​
2024ko uztailaren 10a​

  • Udaletik energia burujabetzarantz eman diren pausoen berri ematea eta energia komunitatea udal estrategia orokorraren baitan kokatzea
  • Energia komunitateen inguruko oinarrizko ezagutza eskuratzea (abiapuntu partekatu bat)
  • Elkar-entzun eta zalantzak argitzea.
Akta deskargatu (PDF)

Bigarren saioaren edukietan sartu aurretik lehen saioan egindako lana laburtzen da: Alde batetik bertaratuen motibazioak ezagutzeko erronda bat egin zen, bestetik Zaldibiako Udalak energiaren gaian egindako ibilbidea azaldu zen, amaitzeko Nazertekeko Josebak Energia Komunitateak zer diren, zein helburu dituzten eta ze eredu dauden azaldu zuen. Azalpen ostean herritarren galderentzako tarte bat eskaini zen.
Lehen saioaren laburpenaren ostean, gaurko saioaren helburuak azaldu ziren:
  •  Zaldibian egin daitezkeen proiektu posibleen lehen mapatzea egitea. Teilatuen mapatzea (industria-gunea edo bestelako aukera “handiak”)
  • Teilatu “handien” aldeko apustua argudiatzea
  • Industria-guneko teilatuen inguruko azalpenak ematea: ze gaitasun, ze onura, etab.
  • Teilatuen jabeekin egindako lehen kontaktuen berri ematea.

Akta deskargatu (PDF)

Akta deskargatu (PDF)