Bigarren saioaren edukietan sartu aurretik lehen saioan egindako lana laburtzen da: Alde batetik bertaratuen motibazioak ezagutzeko erronda bat egin zen, bestetik Zaldibiako Udalak energiaren gaian egindako ibilbidea azaldu zen, amaitzeko Nazertekeko Josebak Energia Komunitateak zer diren, zein helburu dituzten eta ze eredu dauden azaldu zuen. Azalpen ostean herritarren galderentzako tarte bat eskaini zen. Lehen saioaren laburpenaren ostean, gaurko saioaren helburuak azaldu ziren:
Zaldibian egin daitezkeen proiektu posibleen lehen mapatzea egitea. Teilatuen mapatzea (industria-gunea edo bestelako aukera “handiak”)
Teilatu “handien” aldeko apustua argudiatzea
Industria-guneko teilatuen inguruko azalpenak ematea: ze gaitasun, ze onura, etab.
Teilatuen jabeekin egindako lehen kontaktuen berri ematea.